Lyrics

Atzera, aurrera ta gora begiratuz Inor ez dago lehengo toki berean Posizioak hartuz goaz denok Kamuflajearen garaietara egokitutako Haragijale hutsak gara Moralista desnaturalizatuak Baina pozik hartzen ditut egun berriaren Lehen eguzki printzak Azken finean bizi naizenaren seinale dira Negarraren antagonismoa naiz Konplexu denen arerio ta Etorkizuneko gizaseme perfektua Eta orain gauero ibiltzen naiz Bide ilun eta desolatuetan Inongo beldur izpirik gabe Lanarekiko atxekimendu falta Ikaragarri handitzen ari zait baina Batere ez nau arduratzen horrek Zeren pozik hartzen ditut egun berriaren Lehen eguzki printzak Azken finean bizi naizenaren sinale dira Negarraren antagonismoa naiz Konplexu denen arerio ta Etorkizuneko gizaseme perfektua Ta denek galdetzen didate Zer egin ote dezaketen? Su eman eta behetik hasi Geruza zahar denak txikituz Ta denboraren aizkora hura Gorantz mantenduz Su eman eta behetik hasi Geruza zahar denak txikituz Ta denboraren aizkora hura Gorantz mantenduz Su eman eta behetik hasi Geruza zahar denak txikituz Ta denboraren aizkora hura Gorantz mantenduz
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out