Lyrics

Etorri dira, eraman naute, loturik iluntasunean, Beldurra, gaua eta bakardadea. Euren arma jipoiak eta irainak, Neurea itxaropena. Ukitu, kolpatu eta zigortuko naute Baina, ez al dakite Gazte garela eta ni eraman ez gero Hamaikak jarraituko dute. Ikusiz ikasi beharko dute Ezingo dutela geurekin. Izar bat itzaltzean, Ahots bat isilaraztean, Ilunperik ez dela. MILAKA GARA, MILAKA ARGI AMETSAK EGI BIHURTZEN, EGI BIHURTZEN. Nire indarra ez da apurtuko Inoiz ez naiz eroriko Sortu dugun guztia, geroa Aldean daramagu
Writer(s): Aritz Etxeberria Bengoetxea, Xabier Seco Garin, Xabier Larrainzar Garrote, Francisco Javier Urias Aguirre Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out