Lyrics

Goizean esnatzean, ondoan aurkitu zaitut, alkohol usaia, alkandora urratua, aurreko eguneko begirada galdua, lotan nago, ez zara konturatu. Beste egun bat, nireak egin du Beste egun bat, nireak egin du Barruan dudan honek etengabe indartzen nau, ez du merezi ez garraxi, ez oihurik, ez egun argia ilunean ikusterik, esna dago, zer axola dizu. URTE BERRIAK HAMAIKA PROMESA HAUTSI, GARENAK ITO NAHI GAITU ORAINDIK ERE, ALDIZ, AURTEN ERE, PERFEKZIOAK EZINGO GAITU GARAITU. Bizitzen beharturik, ez da betiko ametsik, besarkatuko zaitut handi izan arte. Eskubideak saltzen dizkiguten honetan, izan maite, beste egun bat garaile. Beste egun bat, nireak egin du Beste egun bat, nireak egin du Muxua, laztana, malkoa, geroa, bide bakarrean badoa! Muxua, laztana, malkoa, geroa, bide bakarrean badoa!
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out