Lyrics

Zerbait idatzi nahiko nizuke gaur Baina tinta lehortu zaio nire lumari Ideiek ihes egin didate Buruko zirrikituren batetik Argitasun kimuak Egarriz hilda agertu dira Ibaiaren emariak Kendu dizkit azken Hondare xumeak Isiluneak pilatzen ari zaizkit Oihukatzeko beharrez Baina jadanik ez dakit nola Ozena da zure hutsunea Entzungo ote didazu? Nekeza da inspirazio eza Ganorak saihesten nau Antzematen nauenean Baita inguruan Somatzen ez banau ere Minutu bi beharko nituzke Paper zuri baten aurrean Trabatze hau libratzeko Baina atzo guztiak erabili nituen Zure izena mila bider idazteko Zure izena mila bider oroitzeko Zure izena mila bider ahazteko Azkenik, mila bider Ezabatzeko
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out