Lyrics

Midas erregeak, desio zuen guztia zuen: Aberatsa zen, eta alaba zoragarri bat, Eta denak bere esanetara zituen. Egun batez, beruna urre bihurtzen zuen Alkimista ezagutu zuen Eta laguntza eskatu zion Bigarren deabruari. Behar duena baino gehiago nahi duenak, Lortu ondoren, damutzeko arriskua du. Hain itsu... Deabruak nahia eman zion, urrea sortzeko ahalmena Aberatsagoa egin zen. Baina aurki konturatu zen, Ezin jan ezta edan ere. Bere alaba ukitu zuen. Ederrena, urrezko estatua bihurtuta ere. Behar duena baino gehiago nahi duenak, Lortu ondoren, damutzeko arriskua du. Hain itsu...
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out