Lyrics

Hegazti bat naiz, hegazti bat naiz Bi besoak galdu nituen baina orain hegalak erne zaizkit eta banoa ezezagun zaidan horren muina ezagutzera, banoa, hegaka. Banoa, koldarrik ausartenak duen determinazioaz banoa eta lurretik jarraitu behar badut ez zait batere inporta, izango naiz ziur narrasti guztien lagun Auskalo zein den bihar nire oskol berria, muina da behinena azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea Narrasti bat naiz, narrasti bat naiz pozoitsua sormena bezain badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea Horregatikan sabelean etorkizuna nabil zatika erruten eta letaginak zorrozten Auskalo zein den bihar nire oskol berria muina da behinena Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea azala aldatzeak, senak
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out