Lyrics

Zuk diozu erlojua, nik eskuburdina: zain dagoena beti zeozeren zain egongo da Zuk diozu etorkizuna, nik beste gezurren bat: historia-liburuen zama gure sinesmenetan Zuk diozu helmuga, ni haratago noa, haren ondorengoaz ohartuta: garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda Zuk diozu argia, eta nik haren itzala: kanpoan denak ere bihotz zati bat uzten du barruan Guk diogu bakea, guk erabakitzea: bidea norabide hitzaren erdi soil bat delako Zuk diozu helmuga ni haratago noa haren ondorengoaz ohartuta: garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda Troiako zaldi bildumarekin bete ditugu gure kortak gure lorpenen kontra altxatzera kondenaturiko gerrilla gara.
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out