Lyrics

Zazpi urte geldirik iragan nituen nik, ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana hark berehala galdetu zidan: zertarako makuluak? nik erantzun: elbarria naiz Ez nau batere harritzen izan ziren haren hitzak: saiatu zaitez ibiltzen tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak, tramankulu hauek dira zure traba nagusia Ausartu zaite, saia ibiltzen, narras zaite lau hankatan Munstro bat zirudien barrezka ozen, krudel, bi makuluak hartzen nire bizkarraren kontra pausutzeaz batera, morroiak barreari ezin eutsiz bota zituen sutara Orain banabil, orain badakit, orain sendatuta nago; barre algara akuilu batek osatu ninduelako zenbaitetan bakarrik, makilak ikustean, ordu batzuz soilik motelago nabil baina ibili banabil orain banabil
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out