Featured In

Credits

PERFORMING ARTISTS
Jabier Muguruza
Jabier Muguruza
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Jabier Muguruza
Jabier Muguruza
Songwriter

Lyrics

Lourdes Oñaederra Gustatzen zait gauez iristea Urrutiko lekuetara. Hiri berri bat gauez Gertuago dago Gertuago sorlekutik Eta ematen du leku hori Ez dela erabat berria Ez dela erabat arrotza. Gauez epelago dira distantziak Hirietako kaleak ezagunagoak, Nola esan, gureagoak. Inoiz ikusi gabeko Hiri batera gauez iristean Ematen du orduan Ez dela lehen aldia, Ez dela lehen aldia. Gustatzen zait gauez itzultzea Itzultzea etxera eta gauez Ibiltzea nire kaleetan Urrutikoen antza Handiagoa dute orduan Jolas naiteke, amets egin Han nagoela eta ez hemen Ez naizela itzuli osorik
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out