Lyrics

Mendien artean dakusat eguzkia Egun berri baten lehenengo argiak Agerian uzten du lurralde zoragarri bat Harizti, pagadi eta harri gorria Zekaleak landa soroetan Eta arrantza ontziak itsasaldean Nork azalduko ote digu zure jatorria? Ez da latindarra ezta arabiarra Are gutxiago frankoa edo godoa Nortasuna eta autogestioa Auzolana bizimodu bezala Eta natura da gure jainko bakarra Uoh-oh-oh-oh Uoh-oh-oh! Oh Baskonia! Erresistentzia historia Zure baso ta larreek Gorde dute memorian Oh Baskonia! Gudarien aberria Zugatik dena eman duten Horientzako, betirako argia Mendeetan zehar borrokan ibilia Sufrimenduarekin askotan hezia Baina ez da hilko zure izenaren magia Gu mundu honetan gauden bitartian Ta zugatik altxatuko dira Herri honetan bizi diren neska-mutilak Uoh-oh-oh-oh Uoh-oh-oh! Oh Baskonia! Erresistentzia historia Zure baso ta larreek Gorde dute memorian Oh Baskonia! Gudarien aberria Zugatik dena eman duten Horientzako, betirako argia Baskonia, Baskonia, Baskonia Oh Baskonia, Baskonia Baskonia daramat bihotzian
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out