Lyrics

Baso ilun batean Sasiek hesitu nahi zuten heinean Bizirauteko adoreaz Hazi sumina erne da Amalurra salduta ezagutu arren Izatea zen erabakia Ukatu nahi digutenen menpe! Bere izaera duen herri aske baten alde Eta zurekin gaude (Gaude!) Arantza beltzez jositako bidea zabaltzen Bere izaera duen herri aske baten alde Eta zurekin gaude (Gaude) Arantza beltzez jositako bidea garbitzen Buruak hotz dirau, bihotza lehertzear ukabilean Gertu duzu geroa, igaro da iragana, jada gaur oraina Erabakia hartua dago Arbasoen etxea, defendatuko duzu! Bere izaera duen herri aske baten alde Eta zurekin gaude (Gaude!) Arantza beltzez jositako bidea zabaltzen Bere izaera duen herri aske baten alde Eta zurekin gaude (Gaude) Arantza beltzez jositako bidea garbitzen Soilik ongi antolaturiko herriak Lor ditzake helburu handiak
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out