Credits
PERFORMING ARTISTS
Berri Txarrak
Performer
Gorka Urbizu
Lead Vocals
Aitor Goikoetxea
Drums
Mikel López
Bass Guitar
Aitor Oreja
Electric Guitar
COMPOSITION & LYRICS
Gorka Urbizu
Songwriter
Lyrics
Ni ez naiz aldatuko
Esan zuen kameleoiak
Izarrak zure zai daude,
Hala esan didate
Zeruko maindire beltza
Han hemenka zulatzen
Izarrak zure zai daude,
Ez al dituzu ikusten
Hor gelditu behar al duzu
Egun gordinak jaten?
Ta zure oroitzapenen kutxa beltza
Bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur
Ustezko hegaldi hau nola hasi zen
Ustezko hegaldi hau ez ote den
Gaizki eta oker,
Txarto ulertutako erorketa.
Ni ez naiz aldatuko
Esan zuen kameleoiak.
Denbora hartu ikusteko
Jausi behar dela altxatzeko
Eta erokeriaren bat
Inozokeriaren bat
Egin beharko zenuke:
Zoriontsu izan edo halako zeozer.
Ta zure oroitzapenen kutxa beltza
Bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur
Ustezko hegaldi hau nola hasi zen
Ustezko hegaldi hau ez ote den
Gaizki eta oker,
Txarto ulertutako erorketa.
Inork ez zuen esan
Erreza izango zenik.
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz
Lyrics powered by www.musixmatch.com