Lyrics

Zeinen zaila den etxe bat sortzea Beste etxe guztiak hor daudenean Aspaldi, betidanik Lekurik ez eraikitzeko zerotik hasten den ezer Nork ez du merezi aukera bat Lau hormaz harago doan etxe batean Bizitzeko Sutondo baten epeltasun goxora itzultzeko Zalantzaren lurraldean Oinak elkarlotuta dantzatzera Kondenatu zituztenei Paperezko harresien Eta etengabeko guda baten menpe bizi direnei Herri hau denona da Zuek gu gara Ta ze zaila den etxe bat sortzea Beste etxe guztiak hor daudenean Batzuentzat eraiki zen Baina denontzat da lekua hemen Babestu dezagun elkar Zalantzaren lurraldean Oinak elkarlotuta dantzatzera Kondenatu zituztenei Paperezko harresien Eta etengabeko guda baten menpe bizi direnei Herri hau denona da Zalantzaren lurraldean Oinak elkarlotuta dantzatzera Kondenatu zituztenei Paperezko harresien Eta etengabeko guda baten menpe bizi direnei Herri hau denona da Zuek gu gara
Writer(s): Idoia Asurmendi Garcia, Maria Oses Saiz Lyrics powered by www.musixmatch.com
Get up to 2 months free of Apple Music
instagramSharePathic_arrow_out