Lyrics

Hunat gaur berriz Gathozen Heureganat Ekhi zaharren altzoan Goizalde gazte huntan Jaiki hadi Hemen gaituk lehen ginenak Mailuaz kolpatzeko Estai oro Guri ama on Emaiguk indar Eta gure kastari Sirats on betirako Hil da gure arbasoen herria Teknologia eta zientzia artean Zein ederra den mitologia Zein tristea errealitatea Hil da eraiki zuten guztia Mundua jauzi zaio gainera Basora datorren zuhaitz berriak Zelako erronka duen aurrean Trikuharri handi baten itzalean Elkartu dira putreak ta beleak Gizartearen suak haien etxea kiskaltzean Erabaki dute gizaki orori Begiak ateratzea Hil dira gezurra eta egia Justiziaren atzaparretan Argi somatzen da ustelkeria Munduko gobernu guztietan Ez da iritsiko udaberria Sortu dugun negu ilun honetan Galdu ditugu loreen haziak Zementupean lurperatzean Maite zuten guztiaren babesean Erori ziren guzti hoien izenean Zin egiten dut, hemen eta orain, zuen aurrean Erori arte defendatuko dudala Nire amaren etxea
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out