Listen to EH Ez Da Salgai by Xutik

EH Ez Da Salgai

Xutik

Rock

198 Shazams

Lyrics

Herrian lan baina nun bizi? oihuka dio Gazte bat etxe jabe izaitea sobera kario Kolokan edo Aitamen etxean ze erremedio Kanpotar burgesak dira errege dena sos eta akzio Metro karratuen prezioa agentzien obsesioa Kostaldetik hasita, barnekaldearen kolonizazioa Gure lurrari errexki ematen diote prezioa Ta saltzaileak itsututa, Euroaren presioa Euskal Herria ez da salgai Gazteria ez egon zure xokoan zain Euskal Herria ez da salgai Lurraren geroa har dezagun gure gain Euskal Herria ez da salgai Gazteria ez egon zure xokoan zain Euskal Herria ez da salgai Lurraren geroa har dezagun gure gain Bigarren egoitzen herria, geroaren hilerria Espekulatzaileei bota dezagun harria Antolatu ta elkartu entzun dezaten aldarria Ez gaitezen bilakatu postaletako argazkia Lurrik ez da gelditzen herritarren eskura Norena da egiazki egoeraren ardura? Politikoa ala lurra saltzen duen hura Arbonako lurretarik esperantza heldu da Euskal Herria ez da salgai Gazteria ez egon zure xokoan zain Euskal Herria ez da salgai Lurraren geroa har dezagun gure gain Euskal Herria ez da salgai Gazteria ez egon zure xokoan zain Euskal Herria ez da salgai Lurraren geroa har dezagun gure gain
Writer(s): Xutik Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out