Lyrics

Bota duzu haria Eta joan zaizu egia Inoiz ez duzu ikusi ate hori itxia Isiltasunak hil eta asunez irekia Inoiz zikatrizatu gabeko zauria Hitzik gabe dena esaten danen Doluminak sobran dauden arren, Arren, utzidazu keak dakarren Lanbroan piska bat lokartzen (5 minutu) Ezin da eta gelditu orratzen konpasa Eta ezin badet sentitu metako arnasa Zigorra bihurtzen da lehengo jolasa Laberintoan noa hari batekin nire kasa (Eta izanak, eta ezinak, eta minak Franelazko izarak eta azukrezko osinak) Biraka gure Mirak ta suteak Tiraka dut lehen Minak dakarren kea Erraietan euria Zure azal bustia Eta hortik aurrera nahi duzun guztia Gauari darion lehen eguzki izpiak Isildutakoak utzi ditu agerian Sokaren dardarek duten zirrara Azpiko errautsei diezun ikara Bat edo beste hautatu beharra Ikusten uzten ez dizuna kea da Haria kate bilakatzen da Erabaki guztiek dute bere prenda Begiraden arteko lurrikara Eta zu beste baten albo kalte bat zara (Munduko beste puntan Tximeletak hegoa astintzen du Zure burutik 5 zentimetrotara) Biraka gure Mirak ta suteak Tiraka dut lehen Minak dakarren kea
Writer(s): Borja Anton Pajares, Julen Idigoras Anitua, Olatz Salvador Zaldua Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out