Lyrics

Bizi zaituen animalia izu hori Zeru gorri baten pean mundua gurutzatzen Azazkalak, ilea eta beldurrak Baino hazten ez zaizkizuna Animalia horrek Bere bizkarrean idatzita daramatza laztanez eta harramazkaz Itzalen izenak Gizon eta emakumeenak Leku eta egunenak Denak ederrez eta minez Izen horiek denek osatzen duten zerrenda Zuk kaltetuen zerrenda Zuk eta zeu ere Behin geuk eraikitako ametsen eraiste neurtuak, desertzio, desertuak, larrialdietako deiek Denak banan-bana zure aurrekari penalak: zeru gorriak, oreinak eta orfidalak Gehiegi luzatzen diren salbuespen egoeretarako emergentziazko planak Denak banan-bana, zure aurrekari penalak: makrojuizio intimoak, sexua, heriotza eta orfidalak; gehiegi luzatu ziren salbuespen egoeretarako emergentziazko planak Eta zuk bizitza deitzen diozun bide horrek, zuri beti sasitu izan zaizun arren Bere ederrak eta minak idatzi dituzten zure aurrekari penalak Zeru gorriak, oreinak, desertu eta maitaleek horiek denak bizkarrean Karraio daramatzan Animalia izu eta ederra zara
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out