Lyrics

Kolpeen perimetroa zenbatekoa den berdin dit Baina bion ubelduren arteko kristalari zein eskuk eusten dio? Inoren agendan agertzen ez zen bidegurutzeak Semaforo denak piztuak ditu intermitentean Uhalak laxatuta, bihotzak barrurantz Eta gure neurriko zapatarik ez Ez dakit zein betaurrekorekin begiratu behar digudan Zer komeni den eta zer ez den komeni Zer, noiz, nora, nondik, nola, zertarako Nori, noiz arte, noiz arte, noiz arte Baina komeni den dena ez denez komeni zaiguna Eta komeni den dena denez komeni zaiona Honek denak segituko du izaten Sekula eginen ez dizudan deiaren zati bat
Writer(s): Ibil Bedi Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out