Lyrics

Bazterrak aldatzen, edertzen, kaltetzen Denbora ari da dena eraldatzen Halako baldintzen menpean kokatzen Menpean kokatzen Denaren bizia nola da gauzatzen? Dago destinatzen, bestela hautatzen Jauskor izatetik sinesmen anitzen Sinesmena anitzen Ez zaidazue kendu eragin Dezakedan mina Gaitzen ahalak du gordetzen Biharko egunen arima Ez zaidazue kendu eragin Dezakedan mina Gaitzen ahalak du gordetzen Biharko egunen arima Batean galdua, bestean hartua Zein duke, ordea, onaren hautua? Zanpatu katua! Bala abiatu da Bala abiatu da Erabakiaz geroa gauzatua Ala zen patua, Munduak sortua Bazterturik ardura delikatua Ardura delikatua? Ez zaidazue kendu eragin Dezakedan mina Gaitzen ahalak du gordetzen Biharko egunen arima Ekin ala gabe, zenbat ustekabe Honenbeste dira zintzilikan galde Sinesmenen alde, aritzen den jende Ez dea batere bizitzaren jabe? Hoben erantzule, izatea ere Ez litzate batere hain grabe Hain grabe Ez zaidazue kendu eragin Dezakedan mina Gaitzen ahalak du gordetzen Biharko egunen arima Ez zaidazue kendu eragin Dezakedan mina Gaitzen ahalak du gordetzen Biharko egunen arima
Writer(s): Battitt Etchart, Betti Albor, Patxi Cazenave, Thomas Saragueta Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out