Lyrics

Arotzak zuen alaba bat: zan herriko xarmangarriena. Bi gizonek nahi zuten jabe izan haren bihotzaz... nola esan? Zer dun, zer dun, ene alaba? Marinela maite dut aita Ez al dun ulertzen? Ezinezkoa da! Jauntxoa da hiretzat maitia. Orduan egarriak denak ziren bat maitasun ukatuarentzat. Jauntxoa dator hire esku bila. Marinela Irlandara doa. Hala izan tzan, ezkontz behartua. Aberatsik ez ziren han. Ta guztiak dantzan, guztiak alai. Mail ezberdinak ahaztuaz. Zer dun, zer dun, ene alaba? Marinela maite dut, aita. Ez al dun ulertzen? Ezinezkoa da, Jauntxoaren emaztea zara! Gaur egun oraindik ikus dezakegu alaba hura leihoan marinelaren zai, zai. Itsasoan du itxaropena.
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out