Lyrics

Soineko berde hura Jantzita señora Ezin ahaztu inondik inora, Derrepente etorri Zitzaidan gogora Txikitako kantinplora. Belarri zabal batek Gauzka harrituta Neurriz neurri kontuan hartuta, Seiscientos bat dirudi Atzetik beituta Bi ateak zabalduta. Praka berri berriak Estreinatu ditu Eta lehenengo proban zauritu, Kremaileraren ordez Txilborran azpian Botoiak izan balitu. Sevillatar Karmelek Aditu dezala Esaten zun politena zala, Lepua mehia eta Gerriya zabala Meta-belarra bezala. Limoiak gazitik haina Grazitikan ere badu Gosetzeko bildurrakin Pare bat aldiz afaldu, Atzoko ilargiaren Antza pixkabat badu Honek bete betia izateko Pixka-pixka bat falta du. Sudurretik ahora mukia daiola Begiak berriz ez dakit nola Askotan pentsatzen det begira nagola Bukatu gabe dagola. Guardia zibilak zer dio? "La madre que le pario!", Bromazalea naiz baina Hauen aurrean seriyo. Nik castellanoz tutik ez Hark euskeraz gutxiyo Como hay dios barrabilak hain gora Sekulan etzaizkit iyo. Langile txapuzero kalamidadia Oraindik ez du ikasi ordia, Alferrik jardun baino lukela hobia Alferrikan egotia.
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out