Lyrics

Pena dut eta dolore bai nik ere: amodioa zer den ere jakin gabe, aitak eta amak xangrinetan eman naute. Aitak et'amak herritik, oi zergatik? Donibanerat biali naute Arbonatik, ez izaiteko zurekilan entradarik Ez izan hortaz penarik ez xangrinik amodioa fidelago da urrundanik! Maitea ez zaitut kitaturen sekulan nik. Beltxaran xarmagarria oi begira; ez du balio mila aldiz erraitea amodioa zutan dudala finkatua. Orai hementxe nagozu, nahi banauzu, enekilako amodiorik balinbauzu, pena xangrinen kontsolatzeko har nezazu.
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out