Lyrics

Urdina itsasoari irailak eman zion, Eta itasoak nerekin kaio bat egin zuen, Orobat itsaso den kaioa. Ortzimugaren bila doan treineruarekin batera, Helmugarik gabeko ekitaldira abiatzen naiz, Eta arraunen uherak bezala, Biltzen eta birjaiotzen natzaio Hegaldi bakoitzarei, Ezaugarririk utzi gabe, Ez baitira loturak baino. Ilunabarretan, harrabots antzuetatik Iheska doazenekin elkartzen aniz, Eta zalantzan diren kezkatiek Itxaropenez elikatzen naute. Bere bihotzean, mugagabetasunarekin Batzen nauen hazia daramat, Eta egunsenti berriak pizten ditu Nere ekialdean. Eta behin gauaren besoetan, Isiltasunaren ahotsa aditzean, Euria ari du nere begietan, Errukirik jaso ez dutenen saminez Beterik baitaude. Urdina itsoari irailak eman zion Eta itsasoak nerekin kaio egin zuen, Orobat itsaso den kaioa.
Writer(s): Benito Lertxundi Esoain Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out