Lyrics

Zergatik galdu ziren erantzunak? Nora egin zuten ihes hitz goxoek? Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak? Inoiz ikusi ditut ihesean irudi biluztuak jolasean, Sinetsi eman nizun muxu bakoitza benetan zela. Denbora azkar pasa da, biok aldatu gara, Non sartu zara? Ze leku gelditu zen bilatzeko Errudunik ez zela ikusteko Nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari. Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez, Babesten gaituen muga zeharkatzen. Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean, Amets ezkutuen isiltasunean. Zergatik galdu ziren erantzunak Nora egin zuten ihes... Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak. Denbora azkar pasa da, ta ziur, biok aldatu gara, Non sartu zara? Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez, Babesten gaituen muga zeharkatzen. Ezin aurkitu hitzik gauean galtzeko, agur esateko. Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez, Babesten gaituen muga zeharkatzen. Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean, Amets ezkutuen isiltasunean. Isiltasunean.
Writer(s): Jon Mikel Arronategui Azurmendi, Eã‘aut Elorrieta Larrucea, Beã‘at Serna Elorrieta Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out