Lyrics

Larunbateko parranda ustegabe luzatu zan igande eguerdiraino egarriak geundela ta zerbeza ta kalimotxoz jani ginen leporaino umore ederra gendun, aurpegi alaiagoa, astelehen goizean baino geroztikan hiru egun pasa diren arren ezin zuzendu gabiltz oraino. Dantzalekuan geundela neska gazte kuadrila bat ez zegoen oso aparte iji-aja lasai geunden neska batek begiratuta keinu egin zigun arte lagun batek esan zidan: zuri egin dizu eta beregana joan zaite(z) inguratu nintzen baina agudo esan zizkidan kaixo eta gero arte. Harekin jai neukalala beste bat topatu nuen rubia eta altua dantza bat eskaini zidan, hari uko nola egin aprobetxa momentua heldu orduko laztanak igurtzi eta muxuak non egin dut pekatua muxutikan ezin pasa, ondo ikasia zeukan seigarren mandamentua. Bi kalabaza jasota soinean neukana hiru ia nengoen nekatua gurekin kontatu gabe nork aldatu ote duen ligatzeko sekretua krisiaren eragina honetaraino heldu da, jaungoiko bedeinkatua zalantzan jarria nengo(e)n dantzalekua ote zen edo monjen konbentua. Krisiaren eragina honetaraino heldu da, jaungoiko bedeinkatua zalantza jarria nengo(e)n dantzalekua ote zan edo monjen konbentua. Gustora ari naiz baina gehiegi luzatu gabe bukatuko dut kantua.
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out