Lyrics

Amodio ezti eta garbi batez neure bihotza da zinez berotua baina zorigaitzez ari naiz, ari naiz negarrez zu ez zarelako izanen enia. Eni erran zautan maite ninduela, nik ere sinetsi enetako zela baina airatu da, airatu da beste batekilan eta nik gelditu bakarrik herrian. Aitama gaixoak supazter xokoan nekatuak dira ta otoitzez ari, gure etxaldea errekara, errekarakoan beharko ginuen bizirik atxiki. Baina joan zira beste batekilan, hiri ederrean egonen zarete. Ni kanpaina zolan, zolan ta kabalekilan, biziko naiz ilun, uzkur eta herabe. Ez dakit zer egin ta nola kontzola arrunt hoztua dut barneko odola ez bainuen uste joanen, joanen zinela ni engainaturik etsai bat bezala...
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out