Lyrics

Ateak ixten dituzunean Ez duzu entzuten esaten dizudana. Horregatik jartzen dizkizut Hitz hauek begien aurrean. Infernu hortan sartu zarenean Gogoratu ezazu nor garen. Jaso burua ta esan baietz, Indarra ta argia soberan daukagula. Zure mina ezagutzen dut, Zure zauria sentitu ahal dut neuk ere. Baina begira nazazu orain, Gezurrak amaitu dira betiko. ARGI ILUNA, NOR DA HONEN ERRUDUNA HELDU NAZAZU, IZAN GAITEZEN NAHI DUGUNA Ez al diogu aurpegia eman Etorri den guztiari? Ez al gara altxatu indartsuago, Kementsuago, lurrera erori ondoren?
Writer(s): Aritz Etxeberria Bengoetxea, Xabier Seco Garin, Xabier Larrainzar Garrote, Francisco Javier Urias Aguirre, Alberto Lorenzo Perez, Eneko Garziandia Lopez De Goikoetxea, Zurine Puy Hidalgo Alonso, Aritz Igoa Goni Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out