Lyrics

Menú Nire Huts Gorena Zea Mays Nire barnean sortu den neurrigabeko zuloa Egarria besterik ez dena, hobi amaigabea Oxigenoarekin konformatzen ez den antsia-ontzia Egon ezina sortzen duena Larritasunez betetzen, asetzen saiatzen naiz Baina alkoholpean ere aritzen da, Nire munstro zitala Urraduratik nire arimaren eskean dabil Ta ematea besterik ez dut orain Infinitua bete nahian Definitutako nire infinitu finituak Hitzak aldatzen ditu eztarrian Eta orri zurietan Jaurtitzen ditu lapurtu dizkidan tinta lakuak Nire huts goren pertsonalak
Writer(s): Aiora Renteria Aguirre, Asier Basabe Elvira, Ruben Gonzalez Lopez, Inaki Imaz Olabarrieta Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out