Lyrics

Hotsik egin gabe zatoz, gaua, hirira argiak itzaliz, banan-banan lehio guzti-guztietan, ate denak itxiz, kaleak hustuz. Zatoz! Zatoz! Zatoz, gaua, bihotz izuti hau bustiz, ukendu goxoa duzun olio eztiz, malkoentzat eta zaurientzat ere itzal gabekoon aterpe. Gaua, zu zaitut nire babes deserri honetan, atsedenleku bakarra arrotzen artean. Zatoz bare, zatoz deitu gabe, zatoz heze, hutsik egin gabe. Zatoz! Zatoz! Lorategi gordea zara, hesi bat duena, izen gutxi batzuk bakarrik sarrera dutena. Izar bat, izar bi, lau, zazpi; hor beste bi, itzalen zaindari. Zatoz! Zatoz! Sartu deitu barik. Zatoz! Gau ilun, gau isil, zatoz! zatoz!
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out