Lyrics

Baliteke gure akatsetatik Nekez ikasi izana Gure historiaren orri batzuk Gorriz idatzi izana. Baliteke gure artean Gaizki konpondu izana Mila buru eta beste aburu izana Hala ere, herri honen historia Geuk idatziko dugula argi izan. Itsasontzian kapitaina agintari Lur zati honetan bertakook dugu hitz Lema gure esku eta haizeak alde. Beste inork ez digu esango norabidea zein den Baliteke zuek geurea ulertu nahi ez izana Eta indarrez ezabatzen saiatu izana. Baliteke zuek ere gorriz zikindu izana Min guztia guri leporatu izana Iritziak bildu eta zer garen Erabakitzea gure baitan da. Ozen entzuten dira Banandu nahi gaituztenak. Bat eginda, Gure ahotsa ozenago Lau haizetara entzungo da Lema gure esku eta haizeak alde Beste inork ez digu esango norabidea zein den Haizeari entzun aldaketa badator Lema gure esku eta haizeak alde Beste inork ez digu esango norabidea zein den
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out