Lyrics

Begi ikustezinetan itzaltzerik ez den itxaropen sua Aho isilaraziak gordean garrazi itxaropentsua. Izen gabeko silueta beltzak besterik ez zareten arren askoentzat, izen gabeko silueta beltzak baino askoz gehiago zarete guretzat. Beste nortasun agiri batean ageri ta zure argazkia herriminaren aurkako eguneroko guda bakartiaz. Izen gabeko silueta beltzak besterik ez zarete askoentzat, izen gabeko silueta beltzak baino askoz gehiago zarete guretzat. Irri koloretsu bat haizean silueta beltzean mugarik ez duen espetxean mugarren ertzean. Izen gabeko silueta beltzak besterik ez zareten arren askoentzat. Izen gabeko silueta beltzak baino askoz gehiago zarete guretzat. Askoz gehiago zaretela! Askoz gehiago zaretela!
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out