Lyrics

Zergatik moztu zenidan egin genuen bidea Ibiltzen ikasten ari nintzen momentu berean Zergatik zauriek elikatu zuten gure izana Ixiltasunaren hitzek asetzen gure beharra Borrokaren ostean landatzen genuen haziak ez zuen eman espero genuen lore berria Gezur bakoitzak beste bat ekarri zuen Itxaropena malkoetan ito zen GOGORATZEN ZAITUT ZURE ITZALA HEMEN AHAZTU DUZU IZAN GINEN GUZTIA GURE BIHOTZA, GURE MINBIZIA Begirada batekin izozten zenidan arima Irribarre batekin ematen zenidan ezina Baina beldurrak egia lapurtu zuen gure ametsa zigortua izan zen Eta gauean izerdia, negarra ezinegonaren erantzun bakarra Iluntasunak estaltzen zuena egun berriak argitu duena.
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out