Lyrics

Nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin Ez dut utziko hurbiltzea zuri ona eta argia besterik Zenbat itsasotan zenbat ur ertzetan Nahiko lukete izan zulako porturik Iparraldeko klima hotzetan Izan zulako berokirik Erleak ere zuri begira dabiz Gozoa zara ta azukrerik barik Nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin Egingo dizut ohe bat eraiki nire azalaren azpitik Zenbat lurretan nahiko lukete Zulako euririk, zulako euririk Zenbat begiradek, nireak behintzat beti Nahiko lukete izan zulako helmugarik Txoriak ere zuri begira dabiz Zure sorbaldetan kabiak egin nahirik Nigana hurbiltzen bazara zure marrubizko ezpainekin Hartuko zaitut altzoan emeki Nik zainduko zaitut, zuk hartu lo trankil
Writer(s): Izaro Andres Zelaieta Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out