Lyrics

Oin entzungo duzun hau Oin entzungo duzun hau Oihukatzen zun auzoak, Funtzionariari langileak, Tabernariari mozkorrak. Oin entzungo duzun hau Esan zuen presoak, Oihukatu maitaleak, Mahats-aihenak lurrari Erizainari gaixoak. Oin entzungo duzun hau Oin entzungo duzun hau Entzun zen behin Irulegin, Entzun zen Oionen, Entzun zen Erriberrin. Ta gertatzear zena, Ez da inoiz gertatuko Gertatzen ari delako. Eta bada garaia, Erreka oso bat edateko. Kantatu, maitatu eta dantza Ezin bada, ez da gure iraultza! Berreskuratzeko dugunagatik, Topa egiteko ez bada botila ardorik. Eta ez badu uzten kantu bat ezpainetan, Inoiz ez dezagun sekula ez esan. Kantatu, maitatu eta dantza Ezin bada, ez da gure iraultza! Ez badugu bihotzetan odolik, Cabernet Sauvignon bat bezain gorri. Eta ez badute mila eztarrik kantatzen, Ta denak batera eztandan lehertzen. Kantatu, maitatu eta dantza Ezin bada, ez da gure iraultza! Bezeroari putak esan zion. Artistak bere bakardadean zion. Kantatu, maitatu eta zalantza Ez badu, ez da gure iraultza! Entzun berri duzun hau, Esan zuen herri batek, Esan zion munduari, Suhiltzaileak suizidari, Pizti gautarrak hontzari.
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out