Lyrics

Itsasoak ahaztua du zure izena Gurea zen hondartza hartan Olatuak ezabatuz zure irria Orain ni naiz marea ta Gorantz noa, gorantz noa... Gomendatu zenizkidan filme horietan Zu zinen protagonista Baina ni naiz gidoilari obra honetan Antzezlana bukatu da Gorantz noa, gorantz noa Gorantz noa, gorantz noa Eta orain libre naiz haizea bezala, libre noa Ikusten al dituzu nire hegalak urrunean? Lisboako karriketan eguzki printzak Ederra dago hiria Laino batek estalia ikusten nuen zeru guztia Galdu egin nintzen baina Ni gorantz noa, gorantz noa Gorantz noa, gorantz noa Ta orain libre naiz haizea bezala, libre noa Ikusten al dituzu nire hegalak urrunean? Berdin dute nire malkoek Berdin dute zure arrazoiek Galaxiaren erdigune zara Zulo beltz erraldoia Eta ni (eta ni) kometak bezala ihesi noa Ta orain libre naiz haizea bezala, libre noa Ikusten al dituzu nire hegalak urrunean? Itsasoak ahaztua du zure izena Gurea zen hondartza hortan
Writer(s): Federico Falkner Miracle, Anne Lukin Baraibar, Gorka Urbizu Ruiz Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out