Top Songs By Txomin Artola
Similar Songs
Credits
PERFORMING ARTISTS
Txomin Artola
Performer
COMPOSITION & LYRICS
Txomin Artola
Songwriter
Lyrics
Goizeko euri artian guardasolarik gabe,
Eskuak sakeletan, pena bat bihotzian.
Etxetik urruti nago kalean bakarrik,
Goizeko euri artian kitarra bakarrekin.
Lan bat hartu behar dut gaur zerbait bazkaltzeko,
Inork enau hartu nahi harrotza naizelako.
Kaletan abestu ttut nere herriko kantak,
Jendeak zerbait utzi du goizeko euri artean.
-Ez horrela ibili- nezkatxak esaten dit,
Hobeki hemen bizi gu biok elkarrekin.
Batzuetan galdetzen diot neure buruari
Zertarako naizen hemen,
Zergatik ari naizen
Betiro kezkatzen.
Bainan aurrera joan behar dut bidea hartu arte,
Bakarrik izan behar dut hori iritsi arte.
Eta egun on batean, pozik ikusiko dut,
Iguzkia agertzen goizeko euri artean.
Writer(s): Txomin Artola Cornu
Lyrics powered by www.musixmatch.com