Lyrics

Iritzi helduak, uste haundikoak, Gure herriaz. Goiz eta arrats berriketan Gure herriaz. Nik ere nahi nituzke Halako segurtasunak eduki. Baina, gauzak zer diren, kontuak ez zaizkit ateratzen ongi. Hori suertea Nonnahikoak diren hoiena! Sasi guztien gainetikan Dabiltza hegan. Inork ez zidan esan Euskaldun izatea zein nekeza den, Hobe nuela hautazea Munduko hiritar izatea. Kantu leunak Nahi nituzke jarri. Eguzkia Ainubian denari. Zaindu maite duzun hori. Hala esaten didate: Zertan zabiltza maite kontuetan? Elkarbizitza jokuan Eta zu, berriz, bertso ttikietan. Kantu leunak Nahi nituzke jarri. Eguzkia Ainubian denari. Zaindu maite duzun hori. Zaindu gorroto duzun hori. Zaindu...
Writer(s): Roberto Ordorika Ezkurdia Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out