Lyrics

Zabaldu duzu bidea Fabrika ta etxe artean Iturburua, ideak Aro berrien atean Zure zurrunbiloetan Gazia eta gozoa Gogorarazi diguzu Hor dagoela itsasoa Behera gora, nola nora Erriola! Kilometroz kilometro Itsasora! erriora! Euskara marean gora! Erriola! Kilometroz kilometro Itsasora! Erriora! Ilargia da marea Mugi dezakeen bakarra Gu geu gara euskararen Ilargi bete bakarra Alde bat eta bestea Ezkerra eta eskubia Biak batera da euskara Ibaia eta zubia Behera gora, nola nora Erriola! Kilometroz kilometro Itsasora! erriora! Euskara marean gora! Erriola! Kilometroz kilometro Itsasora! erriora! Zure urezko besoak Besarkatzen du herria Plaza, kaleak, auzoak Zaharra eta berria Hortxe dago itsasoa Hurbila ala lausoa Hortxe dago itsasoa Euskaraz herri osoa!
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out