Lyrics

Kale bazterrak ez daitezela ohitu eskaleetara Eskaleak ez daitezela ohitu kaleetara Desilusioak ekar beza ilusioaren poza Negar malkoak topa dezala une aproposa Bihar ez nuke nahi berriro lanera inertziaz joan Lan egin nahi nuke baina joandakoen ondoan Hil daitezela itsutzeraino sortutako sinesmenak Bakeak bizi ditzala hiltzeko gertu daudenak Une oro egin nahi baduzu garrasi ta bizitza Ta bizitza bertze mundu batean hasi Begiak itxi ta amesten ikasi Ta amesten ikasi Erasotzaileek eraso ditzatela euren buruak Ta nor eraso gabe utz ditzatela inguruak Zezenek toreatu ditzatela toreroen adarrak Izaera odolustu arte plazako hondarrak Mundua izan dadila bizi ditugun gerren hilobi Dorre bikiak ez daitezela goizero erori Euskal gazteek lo egin bezate berriz beren etxetan Errugabeek ez dezatela segi espetxetan Une oro egin nahi baduzu garrasi ta bizitza Ta bizitza bertze mundu batean hasi Begiak itxi ta amesten ikasi Ta amesten ikasi
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out